Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2022-10-06)
Oiartzungo zazpi taldeek jokatuko dituzte partidak asteburuan. Hiru izango dira herrian bertan jokatuko dituzten norgehiagokak.
Emakumeen talde nagusia Burgosen arituko da. Mutilen futbol talde nagusia izango da asteburu honetan Karla Lekuonan arituko dena, eta neskek Burgosera joan beharko dute.
Gizonen bigarren taldeak, berriz, Errenteria-Oreretan jokatuko du, Touring Bren kontra.
Asteburuko lehenengo partida areto futboleko Lehen Mailako taldeak jokatuko du, bihar (ostirala), etxean.
Emakumeen Lehen Nazional Maila
- Burgos — Oiartzun: igandean, 12:30ean, Burgosko Jose Manuel Sedano futbol zelaian.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Oiartzun — Aloña Mendi: larunbatean, 15:45ean, Karla Lekuona futbol zelaian.
Emakumeen Euskal Liga
- Zarautz — Oiartzun B : larunbatean, 15:30ean, Asti Txiki futbol zelaian.
Gizonen Gorengo Maila
- Touring B — Oiartzun B: larunbatean, 15:30ean, Fanderia futbol zelaian.
Emakumeen Gorengo Maila
- Oiartzun C — Martutene: igandean, 15:30ean, Karla Lekuona futbol zelai txikian.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzun KE — Euskalduna: ostiralean, 20:25ean, Elorsoro kiroldegian.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Ttakun — Miren Taberna OKE: larunbatean, 15:30ean, Azkoitiko Zubiaurre kiroldegian.
