Txostek erreboteko txapelketako finala bilatuko igandean, etxean
Enrike Abril txapelketaren 59. ekitaldiaren finalerdiak jokatuko dituzte asteburuan. Txostek Luzean izango du arerio.

Txostekoek etxean bilatuko dute finala [Arg.: Gipuzkoako Pilota Federazioa].
Enrike Abril Errebote Txapelketaren 59. ekitaldia jokatzen ari dira aurten. Finalerdien fasea iritsiko da asteburuan, eta bertan Txosteko pilotariak egongo dira presente.
Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Luzean taldearen kontra jokatuko dute finalera pasatzea. Partida Oiartzunen bertan izango da, igandean. Norgehiagoka 10:30ean hasiko da, Beheko Plazan.
Finalerdietako beste partida ere gipuzkoarren eta lapurtarren artekoa izango da. Zehazki, Zubieta eta Hazparneko Noizbait taldeak arituko dira nor baino nor.
Txost-Luzean eta Zubieta-Hazparne partidetako irabazleek jokatuko dute finala, hilaren 16an, Zubietan.
