Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Erreportajea] Barrura begiratu, nork bera deseirakitzeko

Gizon Eskola antolatu dute Oiartzunen, «heteroarauak sortzen dituen identitateei» kontzientzia hartzeko, baita «gizontasun eredu nagusia» deseraikitzeko ere.

hiruki larroxa Hiruki Larroxak gidatuko ditu saioak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2022/10/07

Maskulinitatearen eredu hegemonikoan pitzadurak sorrarazteko kontzientzia aldaketak gero eta gehiago hazten ari dira azken hamarkadetan. Feminismotik datoz gehienbat, baina gizonen artean badira sehaskatik ezarritako rol horri aurre egin nahi diotenak.

Horren lekuko dira Gizon Eskolak. Oiartzunen lehenengo aldiz antolatu dute horrelako tailer bat. Mugimendu feministaren eskakizunei ez die muzin egin Eñaut Retegi antolatzaileak: «Azkenaldian mugimendu feminista ari zaigu gizonoi esaten feminismoa ez dela bakarrik emakumeak ahalduntzea, saretzea, biktimak zaintzea eta abar. Esaten digute badela garaia gizonok gure burua hor barruan ikusteko, eraldatzeko, eta erasotzaile potentzialak garen heinean, analizatu, hausnartu eta prozesu bat hasteko».

Estreinakoz modu publikoan egingo dute eskola, baina Retegik aitortu duenez, laborategi moduko bat egin zuten iaz. Maskulinitate ereduei buruzko kezkak akuilatuta, Oiartzungo Udaleko Berdintasun Sailera jo zuen, eta haien laguntza jaso zuen.

Hurrengo urratsa konplizeak bilatzea izan zen: deialdia egin zien bost laguni, bakoitzak beste gizon bat eraman zezan eskolara, hartara esperimentua aurrera eramateko «gune segurua» sor zezaten. Lau saio egin zituzten, Emagin aholkularitza taldeko kide batek gidatuta.

Arrakastatsua izan zela ondorioztatuta, bertan parte hartu zuenetako batek deialdi publikoa egitea proposatu zion Retegiri. Esan eta egin. Dagoeneko taldea sortu dute, baina tokiak oraindik badaudela jakinarazi du. Bederatzi saio izango dira, urritik ekainera, hileko hirugarren ostiraleko arratsaldean. Hiruki Larroxak gidatuko ditu saioak.

Gaiak
Iaz «oinarrizko» gaiak jorratu zituztela azaldu du Retegik. «Adibidez», zehaztu du, «gizontasun hegemonikoaren oinarriak zeintzuk diren aztertu genuen: sentimenduak kaleratzeko ezintasuna, elkar ez ukitzea, pribilegioak, bakoitzak egin duen prozesua…».

Gizon Eskola izango den horren esperimentazio laborategian parte hartu zuten gizonek ikusi zuten gaur egun gai direla eraso batzuk identifikatzeko. Hala ere, txanpon horrek bere ifrentzua du, Retegiren arabera: «Batzuetan ezin ditugu identifikatu guk geuk egiten ditugun erasoak. Atzera begirako ariketa bat egin genuen, garai batean egiten genituen erasoak errepasatu eta ikusteko denok garela erasotzaile».

Horrelako ariketak egiteko argi dute taldeak txikia izan behar duela. «Prest egon behar dugu bertan gure burua biluzteko», zehaztu du. Gaineratu duenez, ez da izango «eroso» egongo diren gune bat, baizik eta bakoitzak barrenean duena kanporatzekoa. «Deseraikitze ariketa bat izango da, ez ahalduntzearena», iragarri du.

Deseraikitze lan horretan landuko dituzten gaien zerrenda jakinarazi die Hiruki Larroxak: genero eraikuntza; jendarteratze prozesua; gizontasun eredu nagusia; gizontasun eredu askatzaileak; indarkeria matxista; indarkeria sexuala; pribilegioak; diskurtso feminista; sexualitatea; gizontasuna; zaintza; gizonak eta gorputza; emozioak; eta komunikazioa.

Saioak metodologia «aktibo eta parte hartzailearekin» egingo dituzte, eta saiotik saiora «etxeko lanak» egingo dituztela, gaian sakontzeko testu eta irakurgaiekin. Izena emateko edo informazioa lortzeko, e-posta bidez idatzi beharko da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.