Feminismoa lantzeko topaketa, astelehenean
Oiartzungo Feministen Asanbladako kideek datorren astelehenean emango diote hasiera ikasturteari.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/10/asanblada-fem.png)
Oiartzungo Feministen Asanbladako kideek lanean jarraitzen dute. Oiartzun moreago bihurtzeko ahaleginean, feminismoa hedatzen eta lantzen jarraitzeko Munanierren bilduko dira urriaren 10ean arratsaldeko 17:30ean. Lan taldera batzeko dei egin du asanbladak.