Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ander Iñarra: "2023an ez dut goi mailako lasterketarik egingo"

Hirugarren izan da lezoarra mendiko lasterketen Munduko Kopan. Espero ez zuen emaitza izan da. Baina harentzat denbora behar duela adierazi du.

Iñarra, larunbatean, podiumean. Argazkia: Skyrunning.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/10/10

Hirugarren izan da Skyrunner World Series Munduko Kopan Ander Ilarra lezoarra. Lehia horretan inoizko emaitzarik onena lortu du. Larunbatean izan zen horren barruko azkena, Zeanuriko Gorbeia Suzien: bosgarren sailkatu zen lezoarra. Iñarrak adierazi du sasoiaren hasieran ez zuela espero sailkapen nagusiko goi-goialde horretan egotea, beraz, oso gustura dago lortutakoarekin. Baina 2023an atseden hartu nahi du, “niretzat denbora behar dut”.

Munduko Kopan hirugarren sailkapen nagusian. Inoiz lortu duzun emaitzarik onena. Sekulakoa izan da aurtengoa, ezta?
Bai, hala da. Ez nuen espero hain aurrean geratuko nintzenik. Urte hasieran esango balidate hirugarren izango nintzela, edo aurrean ibiliko nintzela, ez nuke sinistuko. Nire hasierako helburua zen lehen hamarretan-edo geratzea. Zorionez ez dut lesiorik eta horrelakorik izan, eta oso-oso erregularra izan naiz urte osoan zehar. Ez naiz izugarri nabarmendu, baina beti egon naiz aurrealdean. Horrek emaitza eman du.

Larunbatean bosgarren izan zinen Gorbeia Suzien lasterketan, atzetik aurrerako lasterketa egin zenuen.
Iaz bezala, eta izan daiteke ni diesela naizelako, oso azkar hasi zen lasterketa. Zonalde teknikoetan ere ez naiz oso abila, eta horietan ere denbora pixka bat galdu nuen. Baina azken jaitsiera luzea zen, korrika asko egitekoa, beraz, niretzat egokia. Banuen indarra, eta azkeneko metroetara arte estutzen joan nintzen.

Nicolas Molina granadarra izan zen larunbatean garaile, eta hura izan da Munduko Kopan nagusi. Bigarren sailkapen nagusi horretan Damien Humbert frantziarra (larunbatean laugarren). Ia ezinezkoa zen haien ondoan izatea larunbatean.
Larunbata aurretik ezagutzen nituen. Lasterketa askotan kointziditu dugu, beraz, badut haiekin harremana. Banekien nola zeuden, ni baino koska bat gorago alegia. Larunbatean nire lana egitera atera nintzen, eta ondo atera zitzaidan. Banekien ez nituela harrapatuko, eta egia esan, haiek lortu dutenagatik ere pozten naiz.

Nicolas Molina espainiarra (erdian), Damien Humbert frantziarra eta Iñarra. larunbateko sari emate ekitaldian. Argazkia: Skyrunner.



Aurtengoa zure burua aldarrikatzeko urtea izan da.
Bai, nolabait. Euskal Selekzioa utzi eta Merrell taldeak eskuak zabalik hartu ninduen. ‘Hemen nago’ esateko urtea izan dela esan daiteke, eta nahiz eta selekzioarekin ondo bukatu ez, lanean jarraitzeko grina eta gogoa izan dut urtebete gehiagoz behintzat.

Larunbatean, sari banaketan, podiumaren hirugarren koskan eta ikurrina eskuan. Esanahi bereziren bat zuen horrek?
Podiumera igotzen naizen bakoitzean ikurrina izaten dut eskuan. Horrekin nondik natorren eta nongoa naizen adierazi nahi dut munduko beste tokietan, euskalduna naizela, alegia. Eta gure selekzioen ofizialtasuna behar dugula adierazi nahi dut. Munduko Txapelketa batean euskal selekzioarekin korritzeko aukera izan nahi dut, egun ez duguna.

Urtea bukatu arteko planik bai?
Aste pare batera Leyre Trailen izango naiz [hilaren 22an da]. Eta urtea bukatzeko, aspaldiko partez, Behobia-Donostia lasterketa egingo dut.

Eta 2023ari begira?
Ez dut inolako konpromisorik hartuko. 2023an ez dut goi mailako lasterketarik egingo. Urtebetez gutxienez atseden hartuko dut. Sasoia oso gogorra izan da. Sasoiaren hasieran lo egiteko arazoak izan nituen, ezin nuen ondo hartu atseden. Atseden horren bila joateko aparteko orduak lortu behar izan ditut, lagunekin eta familiarekin egoteko tarteak kenduz. Gogorra egin zait egunerokoa horregatik. Galdutako denbora hori berreskuratu nahi dut, eta 2023a lasaiago hartuko dut. Bi urte barru, edo hiru barru, ez dakit bueltatzeko gogoa izango dudan. Baina oraintxe ez nago hain urrutira begira. Denborak esango du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.