[Galeria] Tiñelu elkartea: "Giro paregabea izan da Garagardo Festan"
Herriko eragileak nabarmendu du ostiral eta larunbat arratsalde-gau partean izan zela jende gehien herriko Garagardo Festan.
Joan den asteko ostegunetik larunbatera Karlos Saldise plaza garagardotegi handi bilakatu zen, eta herrian ere nabaritu zen festa giroa. Garagardo Festagatik izan zen hori. Lezoar askok bat egin zuten Tiñelu elkartearen iniziatibarekin, baina herritik kanpoko askok ere izan ziren herrian. Horregatik, Tiñelukoak pozik: “Giro paregabea izan da Garagardo Festan”.
Lezoko eragileko ordezkariek nabarmendu dute jende gehien ostiral nahiz larunbat arratsalde-gau partean izan zela. “Esfortzuak merezi izan du”, adierazi dute.