Asteburuan, Lezoko kirol taldeen emaitzei saskibaloiak eman die argia
Kurkubi Lezoskt taldekoek asteburu oso ona izan dute. Beste kiroletan nekez iritsi da garaipenen bat.
Asteburuan, Lezoko kirol taldeen emaitzak, orokorrean, ez dira apartekoak izan. Saskibaloiko Kurkubi Lezoskt taldekoengatik ez balitz, astearen bukaera, kirol taldeei dagokienez, beltz samarra izango litzateke. Edonola ere, talde den-denek ahal zutena egin, eta horrekin aurrera egin behar datozen jardunaldietan ere.
Jarraian, herriko kirol taldeen asteburuaren errepasoa, emaitzekin.
FUTBOLA
Emakumeen Gorengo Maila
- Intxaurdi Allerruk atsedena izan du.
Gizonen Gorengo Maila
- Ostadar-Allerru, 1-3
Gizonen Lehen Erregionala
- Allerru-San Marcial, 2-5
Gizonen Gazteen Gorengo Maila
- Allerru-Real Union, 1-5
Mutilen Kadete Maila
- Oiartzun-Allerru, 1-2
ESKUBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Lehen Maila
- Munttarpe-Urola, hilak 12 (asteazkena) 17:15ean Errenteria-Oreretako Galtzarabordako kiroldegian.
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Munttarpe-Leizaran, 21-27
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Pulpo-Munttarpe, 24-20
Emakumeen Gazte Maila
- Pulpo-Munttarpe, 30-16
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Astigarragako Mundarro-Kurkubi Lezoskt, 30-61
Junior Emakumeak
- Easo-Kurkubi Lezoskt, 31-32
Kadete Emakumeak
- Kurkubi Lezoskt-Easo, 49-30
Haur Emakumeak
- Kurkubi Lezoskt-Bera Bera Gros, HITZAk ezin izan du emaitza lortu.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Gaintxu-Tolosala, 2-2
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Makax-Jaixki, 4-3