Lezobideko igogailu berriaren kontratazioa hutsik geratu da
Donibaneko obrak kontratatzeko lehiaketa hutsik gelditu da, eskaintzarik egin ez delako. Espedientea berriro aterako dute lizitaziora.
Lezobideko igogailu berriaren obren kontratazioa lehiaketara atera ondoren, zehazturiko epean eskaintzarik aurkeztu ez dela jakinarazi dute udal arduradunek. Lanak 445.000 eurotan (BEZa barne) lizitatu ziren, eta udal zerbitzu teknikoak espedientea berriro lizitatzeko “egin daitezkeen aldaketak baloratzen” ari direla esan dute, lehiaketara berriro ateratzeko.
Proiektu horri esker igogailu berri bat eraiki nahi dute Meipin, Lezobide eta Bordalaborda kaleen arteko irisgarritasuna hobetzeko [argazkian ikus daitekeen bezala]. Udalaren asmoa lanak “ahalik eta lasterren esleitzea” da. Joan den hilabetean ziurtatu zuten urtea bukatu baino lehen egingo dela hori.