Oarsoarrak Euskararen Saria nori eman proposa dezakete herritarrek
Jendarteko alor guztietan euskararen normalizazioan urrats esanguratsuak egin dituztenei ematen diete urtero saria.
Urtero bezala, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak (eskualdeko lau udalek dute bertan ordezkaritza) Oarsoarrak Euskararen Saria nori eman emateko prozesua abiatu du. Euskararen Egunaren bueltan (abenduaren 3an) izan ohi da sari emate ekitaldia. Horri begira, herritarren proposamenak jasotzeko baliabideak jarri dituzte. Herritarrena da hitza.
Oarsoarrak Euskaren Sariak jendarteko edozein alorretan euskararen normalizazioan urrats esanguratsuak egin dituzten banako, elkarte, lantoki, erakunde nahiz taldeak saritzen ditu. Hortaz, proposamenak egin nahi dituztenek irizpide horiek aintzat hartu behar dituzte.
Iazko sari banaketaren kronika eta irudi galeria ikusi nahi? Bada, egin klik hemen.