Santakrutzak eta Gabonak, Lezoko Jai Batzordean

Udalak Jai Batzordea osatzen duten eragileak bilerara deitu ditu hilaren 18rako. 19:30ean hasiko da, Kultura Aretoan.

Aurtengo santakrutzen hasierako ekitaldiaren irudia.

Lezoko Jai Batzordea osatzen duten eragileei deia egin die udalak, hilaren 18an (asteartea da) egitekoa den bilkurara joan daitezen. 19:30ean hasiko da batzarra, beti bezala Kultura Aretoan.

Bi aztergai nagusi izango dituzte batzordekideek. Lehena, Santakrutz Jaien baloraziarena da, bestea aurrera begira jartzekoa: Gabonetako egitaraua lantzen hasiko dira. Aurreko batzordearen akta onartzeko proposamena ere mahaiaren gainean jarriko dute, eta bukatzeko galde-eskeen txanda iritsiko da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.