Igandean Ugaldetxo txukuntzeko deia egin dute
Bazterrak Txukuntzen-ek auzolana deitu du hilaren 16rako. Auzoz auzo egingo duten garbiketa lanetan azken aurrena izango da.
Bazterrak Txukuntzen taldeak datorren igandean (hilak 16) zazpigarren saioa egingo du. Oraingoan Ugaldetxo garbitzeko deialdia egin dute.
Isastiko auzo lokal berrian jarri dute zita, 09:30ean hasita. Bertatik hasita, inguruko txoko eta bazterretako hondakinak eta zikinkeria jasoko dituzte. Bukatzean, merezitako hamaiketakoa egingo dute lanean parte hartuko duten guztiek.
Dinamika horren helburua da herritarrak hondakinek sortzen duten ondorioez ohartu eta herriko bazterrak gehiago ez zikintzea da.
Bazterrak Txukuntzen taldeak zein Oiartzungo Udalak dei egin diete herritarrei bertan parte har dezaten.
Ugaldetxoko saioaren ondoren, Arraguakoa etorriko da. Azaroaren 20an izango da. Egun horretan, beraz, bukatuko da auzoak txukuntzeko erronda. Eta antolatzaileek espero dute kontzientziazioarena hastea.