[Argazki galeria] Arrakastarekin hasi da garagardoaren urriko festa
Aurten Madalensoron jarri dute karpa, eta toki aldaketak ez du inor uxatu. Oraindik beste lau gau geratzen dira gozamenerako.
![garagardo azoka](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/10/garagardo-azoka.jpeg)
Kokaleku berria du Oiartzungo Garagardo Azokak, baina horrek ez du bere arrakastan eragin ikusgarririk eduki. Atzo arratsaldean —19:00etan— ireki zuten Madalensoron jarritako karpa, eta jende dezente hurbildu zen bertara.
Hamabostetik gora garagardo-iturri daude dastagarri, mota askotakoak: horia, gorria, IPA, beltza, alkoholik gabekoa… Likidoak ez ezik, ahora eramateko gozagarri solidoak ere eskura daitezke. Eskaintza ez da makala: ukondoak, saiheskia, entsaladak, patatak eta abar prestatzen aritu ziren barraren atzean zein sukaldean aritu zirenek.
Afaltzeko ordua iritsi ahala, herritar gehiago hurbildu ziren karpara. Ilara luzea sortu zen haren inguruan. 22:00etan, berriz, zozketen txanda izan zen.
Atzo hurbildu ez zenak edo tokirik gabe geratu zenak datozen lau gauetan izango du hurbiltzeko aukera. Atzo gehiegi gozatu zuen baten batek utziko dio tokia…
![Oiartzungo Garagardo Azoka 2022](https://live.staticflickr.com/65535/52421940677_6c14861bea.jpg)
![Oiartzungo Garagardo Azoka 2022](https://live.staticflickr.com/65535/52422451276_77d21c6047.jpg)
![Oiartzungo Garagardo Azoka 2022](https://live.staticflickr.com/65535/52422736679_dc66580363.jpg)
![Oiartzungo Garagardo Azoka 2022](https://live.staticflickr.com/65535/52422451236_f5447b7323.jpg)
![Oiartzungo Garagardo Azoka 2022](https://live.staticflickr.com/65535/52422736644_d4f1c79a95.jpg)
![Oiartzungo Garagardo Azoka 2022](https://live.staticflickr.com/65535/52422905960_5cb3b87dee.jpg)
![Oiartzungo Garagardo Azoka 2022](https://live.staticflickr.com/65535/52421940632_84e51d8427.jpg)
![Oiartzungo Garagardo Azoka 2022](https://live.staticflickr.com/65535/52421940617_c5e1031a35.jpg)
![Oiartzungo Garagardo Azoka 2022](https://live.staticflickr.com/65535/52422905905_ff223ffc7c.jpg)
![Oiartzungo Garagardo Azoka 2022](https://live.staticflickr.com/65535/52422451131_92c44ac7cc.jpg)
![Oiartzungo Garagardo Azoka 2022](https://live.staticflickr.com/65535/52421940562_9c09ebac81.jpg)
![Oiartzungo Garagardo Azoka 2022](https://live.staticflickr.com/65535/52421940552_29869d33a9.jpg)
![Oiartzungo Garagardo Azoka 2022](https://live.staticflickr.com/65535/52421940532_a448ea430e.jpg)
![Oiartzungo Garagardo Azoka 2022](https://live.staticflickr.com/65535/52422736544_c878ae2919.jpg)
![Oiartzungo Garagardo Azoka 2022](https://live.staticflickr.com/65535/52422736514_bcb7947e20.jpg)
![Oiartzungo Garagardo Azoka 2022](https://live.staticflickr.com/65535/52422451091_749f82372f.jpg)
![Oiartzungo Garagardo Azoka 2022](https://live.staticflickr.com/65535/52422736499_845ce0d985.jpg)
![Oiartzungo Garagardo Azoka 2022](https://live.staticflickr.com/65535/52422967533_59f1828562.jpg)