'Ispiluak' liburua sortu du Haziak-ek, onarpena eta generoari buruzkoa
Eider Eibarrek ilustratu ditu Nora Barroso eta Nekane Martiarenaren testuak. 1545-k argitaratu du eta herriko haurren artean banatu da.
Haziak proiektuaren ekimenez, Ispiluak haurrentzako liburua sortu dute. Onarpena eta generoaren gaia lantzen ditu liburuak: taldearen onarpena, ingurukoen begiradak. uneoro nor garen aldarrikatu beharra…
Liburua sortzeko ideia, haren testuak eta lanaren koordinazioa Haziak proiektuko Nekane Martiarenak eta Nora Barrosok egin dute. Eider Eibarrek ilustratu ditu testu horiek, eta Dixidu estudioa izan da maketazio lanak egin dituena.
1545 argitaletxeak argitaratu du liburua, eta haien webgunean eskura daiteke.
Liburuak Oiartzungo Udalaren babesa jaso du, eta herriko haurren artean banatu da.