Gari Argote eta Endika Loiola futbol entrenatzaileek saria jaso dute
Entrenatzailearen Egunean, hainbat hitzaldi eta omenaldi antolatu dituzte. Iazko entrenatzaile onenek saria jaso dute.
Asteazkena, hilak 12, besteak beste, Entrenatzailearen Eguna izan zen. Horren harira, Gipuzkoako Futbol Federazioak hainbat saio izan zituen ekitaldia antolatu zuen Deustuko Unibertsitateak Donostian duen campusean.
Goizean hainbat solasaldi egin zituzten, eta bi entrenatzaile beterano omendu: Mikel Etxarri eta Javier Vallejo. Horrez gain, pasa den denboraldiko entrenatzaile onenak saritu zituzten.
Bi oiartzuar ziren tartean: Endika Loiola eta Gari Argote. Loiolak iaz liga irabazi Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen bigarren taldearekin, Ohorezko Erregionalean, hain zuzen ere.
Argotek, berriz, Touringen gizonen lehen taldearekin Hirugarren Mailara igotzeko txartela lortu zuen 2021/2022 denboraldian.