Odol emaile berriei dei egin diete, Antxon elkartasun keinua egin dezaten

Datorren asteazkenerako prestatu dute odola emateko saioa. Jende gazteari egin diote, bereziki, bertaratzeko deia.

Gazteei egin diete bereziki dei odola ematera hurbil daitezen.
Odola eman nahi duenak horretarako aukera izan dezan zabalduko dituzte datorren asteazkenean Antxoko Kultur Etxeko ateak. Hileroko saioa 16:30ean abiatuko da, eta 20:15a aldera bukatzea aurreikusi dute.
 
Arduradunek gogorarazi dute odol emaile berrien ekarpena beharrezkoa dela elkartasun keinuaren jarraipena bermatzeko. Joan den hilabeteko saioan 36 poltsa jaso ziren, eta bakarra izan zen sekula aurretik odola eman ez zuen norbaitena.
 
Ohiko emaileek telefonoz deituko diete, betiko legez, aurretiko hitzordua eman eta pilaketak ekiditeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.