Asteazkenean, Inauteri Batzordearen lehen bilera
Arratsaldeko 18:30ean hasiko da bilera, Reina Aretoan. Udalak norbanako, talde eta konpartsa ezberdinei parte hartzera dei egin die.
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, Inauteri herrikoi eta parte-hartzaileak antolatzeko lehen bilera egingo du Inauteri Batzordeak datorren asteazkenean, urriaren 19an. Arratsaldeko 18:30ean finkatu dute hitzordua, Reina Aretoan.
Udalak herriko talde, konpartsa, nahiz norbanako guztiei egin die dei, bilkuran parte har dezaten.