Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaHirigintza

Donibaneko alde zaharrera gasa garraiatzea egingarria da

Urtebete pasa da saneamendurako aurreproiektuak gas hornidura lanetan barne hartzea baztertu zuenetik. Bizilagunek ez diote etsi denbora honetan eta soluzio bat eman die Nortegas enpresak.

Barrutiko balkoiak erabili dituzte bizilagunek euren eskaerak ikusarazteko.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/10/14

Orain dela urtebete, 2021eko urriaren 14ean, Pasaiako alkate Izaskun Gomezek, Gipuzkoako Foru Aldundiko zenbait arduradun eta aditurekin batera, jendaurrean jarri zuen Donibaneko saneamendu sare berria osatzeko diseinaturiko proposamena. Lehen unetik ageriko egin zituzten bizilagunek euren zalantzak, aurkezpen bilera horretan bertan horietako batzuk mahaigainera ateraz.

«Bertaratu ginen askok guztiz harrituta ikusi genuen aurkezturiko aurreproiektuak ez zuela inola ere aurreikusten gas zerbitzua alde zaharrera bideratzea», ekarri dute gogora Donibaneko Saneamendu Osotasunaren Aldeko Batzarretik (SOAB aurrerantzean).

Urteak zeramatzaten sanjuandarrek saneamendu proiektuaren zain, udal arduradunek promestu izan baitzieten obra horrekin batera helduko zirela bai gasa bai eta zuntz optikoa euren denen etxebizitzetara, ahal zen heinean. Aurkezturiko planak, ordea, ez zuen aurreikusi saneamendu sarearekin batera ez bata ez bestea lurpetik garraiatzea.

Testuinguru horretan, besoak uztartuta gelditzeaz urrun, alegazioak aurkeztu zizkieten bizilagunek aurreproiektu horri. Egun gutxian 600dik gora sinadura bildu zituzten dokumentuaren zenbait atalekiko desadostasunak eta euren proposamenak babestuz. «Batez ere salatu genuen gas-sarea bazterrean utzi izana», nabarmendu dute, «udal zein aldundiko arduradunek erantzun ziguten teknikoki ezinezkoa izateagatik hartu zela erabaki hori».

Etsi gabe
Urtebete igaro da ordutik. «Guk dakigula, laster jendaurrean azalduko den behin betiko proiektuan gabezia horiek ez dira konponduko», adierazi dute sanjuandarrek.

EH Bilduk aurtengo aurrekontuari egindako proposamen bati esker, azterlan bat enkargatu zuen udalak gas-sarea mendi magaletik bidera ote zitekeen egiaztatzeko. SOABeko kideei esan dietenaren arabera, txosten horrek ere ezinezkotzat jo du hornidura Donibane zaharreko bizilagunei helaraztea.

Ezinezkotasun tekniko hori ehuneko ehunean egiaztatu nahi izan zuten. Ez zuten onartuko hainbeste urtetan aldarrikaturiko oinarrizko behar bat asetzeko soluzioa hain erraz zokoratzea; ez, behintzat, azken saioa egin gabe.

Nortegas enpresarekin jarri ziren harremanetan —hori da, hain zuzen, inguruko gas-sareen instalazioak egin ohi dituen entitatea—, eta txosten tekniko bat helarazi diete bertako adituek orain dela 365 egun izandako bilkura horretan esandakoa deseginez. Dokumentu horren arabera, egingarria da. «Enpresak argi eta garbi adierazi du ez dagoela inolako oztopo teknikorik sarea bideratzeko aurreikusitako saneamendu lanekin batera», defendatu dute herritarrek.

Nortegasen arabera, lurpetik egin ahalko litzateke sarearen instalazioa, saneamendurako beharrezko ekipamenduarekin batera.

Hori jakinda, bertako bizilagunek udala zuzenean interpelatu dute: «Gas-sarea bermatu behar du saneamendua berritzeko egingo den proiektuan, ahalbideratzeko Donibaneko alde zaharreko bizilagunek aukerarik izan dezaten gasaren hornidura hautatzeko, eta horrela bonbonen sistema eta horrek dakartzan ondorio deserosoak ekiditeko». Oinarrizkoa nahi dute: «Inguruko beste herritarrek dituzten aukera berdinetan bizi».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.