Lujanbio, Egaña, Mendiluze eta Maiaren bertsoekin hitzordua, bihar
Erein elkartearen ekimenez, goi mailako bertso saioa egingo dute bihar (larunbata) Niessen Kulturgunean. 19:00etan hasiko da.
Errenteria-Oreretako eta inguruko bertsozaleek gozatu ederra hartu ahal izango dute bihar (hilak 15, larunbata) Nieseen aretoan. Erein elkartearen ekimenez, Maialen Lujanbiok, Andoni Egañak, Aitor Mendiluzek eta Jon Maiak oso erakargarri aurreikus daitekeen bertso saioa eskainiko dute. Niessen Kulturgunean da saioa, 19:00etan hasita. Bertsolariei Unai Elizasuk emango dizkie gaiak. Bertso Festa izendapena ezarri diote ekitaldiari. Hala izango da.
Sarreren salmenta zabalik dago oraindik ere. Horiek 10 euroan eros daitezke, Sindikato edo Arkaitza tabernetan, nahiz Xenpelar Kultur Dendan. Internet bidez ere eskura daitezke tiketak: sartu hemen erosketa egiteko.
Ereinek emandako laguntzari esker, HITZAk bi pertsonarentzako bina sarrera zozkatu ditu. Horien irabazleak Yolanda Burguillo eta Gus Elizondo izan dira. Zorionak!