Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Erreportajea] Xaltok munduari azaldu nahi dio zer eta nolakoa den Lezo

‘Herrian xaltoka’ egitasmoaren bitartez herriko ondarea, jendea, txokoak eta euskara ezagutaraztea du asmo pailazoak. Proiektua egin ahal izateko, ordea, herritarren ekarpen ekonomikoa beharrezkoa da.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/10/14

Urduri eta pozik dago, biak batera, Xalto pailazoa. Egitasmo handia du eskuartean, Herrian xaltoka. «Gure herriko kultura, jendea, euskara eta ondarea ezagutarazteko egitasmo fresko, dinamiko eta dibertigarria da», azaldu du pailazoak. Ongi ikasia du Xaltok zer esan behar duen egitasmoa aurkezteko. Izan ere, oraindik ere egitasmoa delako: diru bilketan ari da, matchfunding erako kanpaina baten bitartez, proiektua egi bihur dadin. Kanpaina betean da.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Piztu Meta! iniziatibaren barruan onartu zuten Herrian xaltoka, herrialdeko beste hamalau proiekturekin batera. Horren arabera, hautatutako egitasmoek aurrera egin ahal izateko finantzazio kanpaina hasi dute, azaroaren 7ko 23:59ak arte zabalik dagoena. Hala, Goteo plataformaren bidez egin dezakete diru ekarpena hala nahi duten guztiek. Herrian xaltoka egi bihurtzeko gutxienez 9.900 euro lortu behar dira ekarpenen bidez; herritarrek jarritakoaren adina gehituko dio Gipuzkoako Foru Aldundiak egitasmo bakoitzari. Asteazken goizean, 4.362koa zen bildutakoa orotara (jendearen eta aldundiaren ekarpenak barne); beraz, gutxieneko kopurura iristeko erdia baino gehixeago falta zaio Lezoko egitasmoari. Gutxieneko 9.900 euro horietara iristen ez bada, akabo: bertan behera geldituko da Herrian xaltoka egiteko aukera. Dirua jarri dutenei, emandakoa itzuliko zaie.

Baina, zergatik da garrantzitsua Herrian xaltoka-k aurrera egitea? «Utzi niri erantzuten!», esan du Xaltok. «Ez, lasai, nik esplikatuko dut hori», moztu dio Mikel Susperregik, egitasmoaren dinamizatzaileak. «Baaaleeee», erantzun dio, etsita, Xaltok. «Inoiz egin ez den zerbait da Herrian xaltoka. Gure herriko txokoak, ondarea, jendea, euskara, den-dena jasotzen saiatuko gara egitasmoa egi bihurtzen bada, eta modu dibertigarrian. Gainera, uste dut Lezon Xalto erreferente euskalduna dela, eta euskaraz bizi nahi dutenek, edo euskarara hurbildu nahi dutenek, aurrera urratsa egiteko aukera izango dute. Pantailetan ez dago apenas euskarazko erreferenterik», zehaztu du Susperregik.

Gutxieneko diru kopurua lortuz gero, beraz, egitasmoa aurrera badoa, 36 bat bideo egiteko asmoa dute Xaltok eta Susperregik, hau da, ikasturte oso batez asteko bana, zortzi minutu ingurukoak. Diru kopuru hori gaindituko balitz, gehiagora joango litzateke ikus-entzunezkoen emaria. «Ideia asko ditut», Xaltok Susperregiren hizketaldia moztu du, «jende askorekin izango naiz elkarrizketak egiten, txoko asko ezagutzeko aukera eman nahi dut, Lezo zer den munduari azaldu nahi diot!»; hitzok esanda lasaiago dago pailazoa.

Elkarlana
Egitasmoaren oinarria zehaztuta, Susperregik adierazi du bideoen sormen prozesua ez dela Xaltoren azalpenetara soilik mugatuko. Hainbat lezoarren laguntzarako baiezkoa dute jada, adibidez, ilustratzaileak, ikus-entzunezkoetan dabiltzanak, sortzaileak… «Herriko jendearekin kontatzen dut, Herrian xaltoka egin ahal bada, bideoak-eta sortzeko. Komunitatea ehundu nahi dugu, lezoarrak elkarlanean jarri».

Ekarpenak egiteko aukera asko daude, bakoitzak nahi duen kopuruaren arabera. Horren truke, Lezok merezi duen egitasmoa aurrera ateratzeko laguntza emateaz gain, hainbat onura jasoko dituzte herritarrek. Xaltolagun sudur txikiak izeneko ekarpena da horietako bat. Susperregi: «Bereziki hori egitera animatu nahi ditut herriko familiak. Jendearen erantzuna egokia izaten ari da. Den-denak eskertu nahi ditut. Jarrai dezagun horrela».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.