Gezalako pantaila euskaraz betetzen hasiko da
Lezoko Zinema Ttikiaren ikasturteko lehen emanaldia bihar da (larunbata). Hurrengoa azaroaren 5erako prestatu dute.
'Barraskiloa eta balea'-ren fotograma bat. Bihar, larunbata, ekingo dio Lezoko Zinema Ttikiak 2022-2023 ikasturteari. Urtero bezala, helburu garbiz: Lezoko familiei euskarazko aisia eskaintza erraztea, ikus-entzunezkoen bitartez.
Biharko lehenean (16:30ean, Gezala Auditoriumean) animazio lan bati egingo diote tartea: Barraskiloa eta balea. Sarrera doan da. Hurrengo hitzordua azaroaren 5erako prestatu dute.
