Oarsoaldeko Eskola Kirola: non eta noiz dira biharko jarduerak?
Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren sasoiko lehen jardunaldia izango da bihar. HITZAk ostiralero emango ditu ordutegiak.
Eskola Kirola. Oarsoaldeko Eskola Kirolak bihar (hilak 15, larunbata) hasiko du 2022-2023 ikasturteko martxa. Orotara, eskualdeko 11 ikastetxetako 1.400 bat haurrek emana dute izena aurtengorako. Lehia baino, kirolaren balioak eta talde lana da egitasmoaren bitartez zabaldu nahi diren balioak, euskaraz.
HITZAk, ostiralero zabalduko du webgunearen bitartez jardunaldi bakoitzeko programa zein izango den. Hau da, senide, lagun eta haurrek jakin ahal izango dute nora eta zein ordutan joan behar duten dagokien partidara.
Larunbat honetako, urriak 15, jardunaldiaren ordutegia deskargatu nahi izanez gero egin klik hemen.
