[Argazki galeria] Poza, ilusioa eta magia
Juneren Hegoak elkarteak gaur ospatu du beren egun handia. Arratsaldean Disneyeko pertsonaiak ezagutzeko aukera izan dute.
Disneyeko pertsonaiekin argazkiak atera dituzte. Juneren Hegoak egunak ez du hutsik egin. Beste urte batez gaixo daudenek egun magiko bat pasatzeko aukera izan dute. Goizean puzgarrietan jolastu, eskulanak egin eta aurpegiak kolore biziz margotu dituzte. Arratsaldean, berriz, Disneyeko pertsonaiak ezagutu eta haiekin argazkiak atera dituzte. Gaixoengan poza eta ilusioa begiztatzen ziren. Argazkien ondoren, Oihan Vegak bertaratutako denak dantzan jarri ditu.
Egunak duen izaera solidarioa ahaztu gabe, Mindara, Bihotzez, Bpanspain eta Mowat Wilson Sindromearen Espainiako Elkartea Gerkika plazan izan dira informazioa ematen eta merchandisinga saltzen.
Hona hemen arratsaldeko zenbait argazki:
