Muxikoen dantza saioak dirauen artean, kotxerik ez Santiago plazan
Dantza saioagatik ibilgailuek ezingo dute plazan sartu 11:30etik aurrera. Euria ari badu, frontoira lekualdatuko dute dantzaldia.
Muxikoen dantza emanaldia izango da datorren larunbatean, hilak 22, Donibaneko Santiago plazan. Arduradunek ohartarazi dute kokalekua eguraldiaren araberakoa izango dela, eta euria egingo balu, frontoira lekualdatuko luketela saioa.
Dantzaldiaren ondorioz, plaza nagusia ibilgailuentzako itxita egongo dela jakinarazi du Pasaiako Udaltzaingoak. Mozketa hori 11:30ean hasiko da, gutxi gorabehera, eta aurreikusi dute 13:45ean bueltatuko dela trafikoa bere horretara.