648 lagunentzako edukiera du. Zeresana sortu du bisitak inguruko eragileen artean, Pasaian albo-kalteak besterik utziko ez dituelakoan.
Ehiztari baten tiroagatik, bizirik baina hegal bat kaltetuta topatu dute hegaztia. Eguzkik Ingurumen Fiskaltzara eramango du auzia.
Azken asteotan Antxon agertu diren kartel polemiko horiei buruzko azalpenak eman dituzte. Izena emateko eta txapak jasotzeko badaude datak.
Hogeigarren Ijitoen Asteari hasiera eman diote gaur goizean. Ostiralera bitarte "zer garen eta gure kultura nolakoa den" erakutsiko dute, hainbat ekintzekin.
Bazterrak Txukuntzen taldeak deituta, auzolanean garbitu dute Ugaldetxo. Zazpigarren saioa izan da igandekoa.
Larunbatean egin zen V. Urkabera Igoera. 33 korrikalarik bukatu zuten Intxixu Trailek antolatutako lasterketa motz, baina oso gogorra.
"Ahaldundu, prestatu eta esperientzia partekatzeko" eskola izango dela dio Lau Haizetara elkarteak, "parekoari euskaraz egitean egoera deserosoak gainditzen laguntzeko asmoz".
Alternatibak antolatu du saioa. Enrique Gonzalez de Andres egilea izango da, Joxe Iriarte Bikilarekin batera.
Azaroaren 14ra bitarte egin daitezke eskaerak, ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan.
Dantza saioagatik ibilgailuek ezingo dute plazan sartu 11:30etik aurrera. Euria ari badu, frontoira lekualdatuko dute dantzaldia.
Gelasio Aranburuko lehen zenbakitik Kamio tabernara arte doan tramuari eragingo diote, nagusiki, larunbateko moldaketek.
Tasa ordaintzeko epea hasi dela adierazi du Oiartzungo Udalak. Abenduaren 15era arte egongo da ordaintzeko aukera.