[Argazki galeria] Ugaldetxo txukunago dago, gehiago zikindu ez dadin

Bazterrak Txukuntzen taldeak deituta, auzolanean garbitu dute Ugaldetxo. Zazpigarren saioa izan da igandekoa.

ugaldetxo bazterrak txukuntzen Atzo goizean lanean jo eta ke aritu ziren.

Bazterrak Txukuntzen taldeak deituta, Ugaldetxo auzoko txoko eta bazterrak garbitu zituzten atzo goizean. Isastiko auzo lokaletik abiatuta, hondakin kilo batzuk jaso zituzten.

Kontzientziazioan eragitea helburu duen taldeak zazpigarren saioa egin du. Azkeneko auzoa Arragua izango da, eta hura azaroaren 20an egingo dute.

Atzo egindako saioaren argazkiak helarazi dizkiote HITZAri bertan parte hartu zutenek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.