Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Tiroz jotako beste belatz handi bat topatu dute Jaizkibelen

Ehiztari baten tiroagatik, bizirik baina hegal bat kaltetuta topatu dute hegaztia. Eguzkik Ingurumen Fiskaltzara eramango du auzia.

Belatz handia, hegala zaurituta. [Argazkia: @etxega].
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/10/17

Tiroz jotako belatz handi bat topatu zuten joan den asteburuan Jaizkibel mendian. Horren berri eman du Twitterren @etxega erabiltzaileak, eta berehala egin dute ageriko euren haserrea beste zenbait txiolariek ere, ez baita lehen aldia. Eguzkik Ingurumen Fiskaltzara eramango du auzia.

Hegaztia bizirik bazegoen ere, hegan egin ezinean topatu zuten hura zenbait mendizalek. Talde ekologistak eman duen informazioaren arabera, belatza, zaurituta, Arizmendiko Basa Fauna Berreskuratzeko Zentrora eraman dute, Urnietara.

Aurreko ehiza denboraldian Igeldoko Arrano Etxera tiroz botatako 33 hegazti iritsi ziren

Orain dela urtebete, hain justu, beste belatz handi bat bota zuten Jaizkibelen. Horren ondorioz, Foru Aldundiak hainbat ehiza postu itxiarazi zituen bolada batez; kasu honen aurrean aginte organoak neurri bera hartuko duela uste du talde ekologistak.

Baina hori ez da nahikoa. Legez babestutako hegaztiak tiroz botatzea noizean behingo zerbait ez dela esan du Eguzkik; kontrara, arazo “kronikoa” dela gaitzetsi dute. Iaz jakin zuten aurreko ehiza denboraldian Igeldoko Arrano Etxera tiroz botatako 33 hegazti iritsi zirela, horietako 21, espezie babestu edo ez-zinegetikoetako aleak.

Zifra hori “icebergaren tontorra” besterik ez dela dio erakundeak, sinetsita baitaude tiroz botatako beste zenbait hegazti jasoko zituztela botatzaileek berek, eta beste hainbat sasi artean-edo galduko zirela. “Horrelako gertaeren berri izaten dugu soil-soilik botatako hegazti bat aurkitzen duenak publiko egiten duenean edo jakinarazten digunean”, azaldu dute Eguzkitik.

Artikulu honetako argazki guztiak @etxega erabiltzailearenak dira.


Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.