Aurtengo Kirol Asteak hamalau ekitaldi izango ditu
Zazpigarren ekitaldiak elkarren artean oso ezberdinak diren jarduerekin gozatzeko aukera emango du. Kirol Sariarekin bukatuko da, hilaren 28an.
Oiartzungo Udalak eta Kirolaisik, herriko beste hainbat eragilerekin batera, Kirol Astea antolatu dute, zazpigarren aldiz. Hilaren 23an hasiko da, eta 28an bukatuko. Jarduera fisikoa eta kirola sustatzea eta erdigunean jartzea du helburu Kirol Asteak.
Hainbat kirol modalitate ez hain ezagunen berri emango dute, dokumentalak eta filmak proiektatu, solasaldiak… Guztira, hamalau ekitaldik osatzen dute egitaraua.
Adin guztiak kontuan hartu dituztela nabarmendu dute antolatzaileek, baina nagusienei zuzendutako eskaintza berezia prestatu dute. “Erorketa tailerra eta gimnasia partean egiteko aukera izango dute 65 urtetik gorakoek”, aurreratu dute.
Ekitaldi guztiak doan izango dira, baina batzuetan tokia hartu beharko da aldez aurretik (egitarauan zehaztuta daude).
Egitaraua
Hilak 23, igandea
- Urpekaritza bataioa: 09:30ean Elorsoro kiroldegian. Kiroldegiko bazkideentzat izango da eta aldez aurretik izena eman beharko da, kiroldegian bertan. Antolatzailea: BPXport.
- Futbol egokituko topaketa: 10:00etan Karla Lekuona futbol zelaian. Antolatzailea: Mindara.
- Pilota egokituko topaketa: 12:00etan Madalensoro pilotalekuan. Antolatzailea: Mindara.
- Zirkeroak III zirko tailerra: 16:00etan Kontzejupean. Antolatzailea: Hegoak, erroak eta eroak.
- Zirkeroak III kabareta: 17:30ean Kontzejupean. Antolatzailea: Hegoak, erroak eta eroak.
Hilak 24, astelehena
- Erorketa tailerra 65 urtetik gorakoentzat: 10:00etan Elorsoro kiroldegiko bilera gelan. Aldez aurretik izena eman beharko da, kiroldegian edo anbulatorioan. Antolatzailea: Abittu!
- Gimnasia erritmikoa, zatoz probatzera!: 16:30ean Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan. Antolatzailea: Hiruki gimnasia.
- Agertxo pirata bideo emanaldia minbizia duten haur nerabeen alde: 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Antolatzailea: Helmugak.
Hilak 25, asteartea
- Gimnasia akrobatikoa, zatoz probatzera!: 16:30ean, Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan. Antolatzailea: Hiruki gimnasia.
- Kirol profesionala eta gero, zer? solasaldia Mikel Astarloza eta Jon Belokirekin: 17:30ean, Labore Oarson. Antolatzailea: Labore Oarso.
Hilak 27, osteguna
- Mendiak 1976 dokumentala: 19:00etan Udaletxeko areto nagusian. Antolatzailea: Girizia mendi taldea.
Urriak 28, ostirala
- Gimnasia parkean 65 urtetik gorakoentzat: 09:30ean, Elorsoro kiroldegiko sarreran. Antolatzailea: Abittu!
- Eskalada familian: 18:00etan, Elorsoro kiroldegian. Aldez aurretik izena eman beharko da kiroldegian bertan. Antolatzailea: BPXport.
- Oiartzungo Kirol Sariaren banaketa: 19:00etan, Udaletxeko areto nagusian. Antolatzailea: Oiartzungo Udala.