Beraunen hobekuntzak bultzatzeko 3,25 milioi euroko inbertsioa egingo du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak 101 milioi euroko inbertsioa egingo du EAEko 14 auzotan, tartean, Errenteria-Oreretako Beraunen. Hurbileko bulego bat jarriko dute auzoan, besteak beste.
“Hiri, ingurumen, gizarte eta ekonomiaren arloko berroneratzeari ekiteko” asmoz, Eusko Jaurlaritzak 101 milioi euroko inbertsioa egingo du EAEko 14 auzotan, tartean, Errenteria-Oreretako Beraunen.
Zehazki, auzoko etxebizitzen hiri-berroneratzea eta energia eraginkortasunaren hobekuntza bultzatuko dituzte diru iturri honekin Beraunen. Hurbileko bulego bat jarriko dute auzoan, jaurlaritzaren iturrien arabera, “komunitateei birgaitze prozesuetan laguntzeko” helburuarekin. Irisgarritasuna hobetu eta autokontsmorako energia komunitateak sortzeko ere erabili ahal izango dira obra horiek. 3,25 milioi euroko inbertsioa egingo du Lurralde Plangintzak auzoan, eta 102 etxetara iristea aurreikusi dute.