Herriko esku pilotarien asteburuko partidak
27 partida jokatuko dituzte errenteriarrek orotara. Ostiralean XII. Montxo Jimenez Esku Pilota Memorialaren final handia jasoko du Agustina Otaola pilotalekuak.
Asteburu honetan Batzokiko K.T. eta Eple K.K. elkartutako klubetako senior eta errendimenduzko pilotariek hainbat hitzordu garrantzitsu izango dituzte. Orotara 27 partida jokatuko dituzte, 23 txapelketa ofizialekoak eta lau txapelketa pribatuetakoak.
Alde batetik, Gipuzkoako larruzko paleta txapelketako Azken Fasea jokatuko dute. Estefano eta Ruben lehen mailako finalean sartzeko lehian ariko dira Errepala 2ren aurka; Eskisabel eta Abelek Yorel eta Anatz izango dituzte aurkari, lehen eta bigarren mailan mantentzeko lehian arituko dira.
Bestalde, Iparraldeko Trinketeko eskuz binakako txapelketan ere ordezkaritza izango du Eplek, klubeko bi bikotek maila igotzea eta hirugarren mailatik bigarrenera igarotzea dute helburu. Taberna eta Aranburu Itsasuarrak 2ren kontra ariko dira eta Azpiroz eta Chiapuso Noizbait 5en kontra.
Pribatuan aldiz, Epleko atzelari senior Imanol Odriozola Beasainen izango da igandean, Abanca DV txapelketan ariko da, Rekalderekin Mata eta Lazkozen kontra jokatuko du finalerdietarako txartela jokoan baitu.
XII. Montxo Jimenez Esku Pilota Memoriala