Urmendik lan poltsa osatzeko deialdia egin du
Ordezkapenak egiteko zerrenda berritzea eta osatzea da haur eskolaren helburua. Azaroaren 4ra arte bidal daitezke curriculumak.
Urmendi haur eskola lan poltsa osatzen dabil. Ordezkapenak egiteko zerrenda berritzea eta osatzea da haien helburua.
Gutxieneko bi baldintza aipatu dituzte Urmendikoek. Alde batetik, Haur Hezkuntzako gradua (unibertsitate ikasketak) edukitzea. Bestetik, euskararen gaitasuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea.
Curriculumak bidaltzeko azkeneko eguna azaroaren 4a izango da. Horretarako, posta elektroniko bidez mezua bidali beharko da.