Araneder eremuko berdegunean jolasgune berria sortuko dute
Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen ekimenez abiarazi du udalak proiektua. Besteak beste, bi piknik mahai eta zabu bat ezarriko dituzte abenduan.

Araneder eremuko pisten berdegunean zenbait aisia elementu berri ezartzeko kontratazioa egin du udalak. 18.140 eurotik gorako aurrekontua duten lanei esker bi piknik mahai, hiru banku, zabu bat eta bueltak ematen dituen jolas elementu bat jarriko dituzte.
Obrak abendu hasieran abiatuko dutela iragarri dute, eta urtea bukatu baino lehen erabilgai egongo direla.
Jolas eremu berria San Pedro eta Trinxerpeko Pasaia-Lezo Lizeoko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek diseinatu zuten. Udalak ikastetxeetan sortu dituen partaidetza guneetan jaio zen proposamena.