1545 argitaletxeak egitasmoa finantzatzeko kanpaina abiarazi du. Liburu ilustratua da, generoa eta sexu identitateak lantzen dituena. Ez dute erantzunik emango, galderak plazaratzea da liburuaren helburua.
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako lehen itzuliko estreinako saioan parte hartuko dun oiartzuarrak, Elizondon.
Gazte lezoarra munduko txapeldun izan da kayak surfean. Behin ez, birritan: Junior Mailako ontzi motzen eta luzeen kategorietan. Euskal Selekzioaren koloreak defendatu ditu, harro. Aurrera begira indartu egin da Illarreta.
Laugarren urtea eta bosgarren negua beteko du Irungo Harrera Sareak. Ordutik, Santiago eta Behobiako zubietako kontrolek berdin jarraitzen dute, eta ez dela harrera duina bermatzen salatzen segitzen dute.
«Herrikideekin hitz egin eta gure herriaren errealitatea ikusarazteko» baliatzen ari da Ijitoen Astea Kamelamos Adiquerar elkartea. Ekintza asko egiten ari dira egunotan herrian.
EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Podemos taldeek tasak izoztea adostu dute. Herritar zaurgarrienen beharrei aurre egingo dieten zerbitzu publiko indartsuak eta herritar guztiak babesteko politikak garatzea "inoiz baino beharrezkoagoa" dela dio alkateak.
‘Nola irudikatzen duzu 2030eko Antxo?’, ‘Nola geratuko da herria topoa lurperatu ondoren?’. Galdera horiei erantzun eta datozen urteei «ilusioz» aurre egin ahal izateko herri batzarra deitu du SOS Antxok.
Jaizkibel konpainiaren 25. urteurrena ospatzeko Loratzen jaialdia antolatu dute. Biharko ekitaldietan izango dira Izaskun Larruskain eta Ane Arbelaitz, konpainiako kideak biak. Ospatzea beharrezkoa ikusten badute ere, argi dute lana dagoela egiteko.
Egitaraua aurkeztu ondoren, aurtengo Hitzen Lihoa iragartzen duen spot-a publikatu du taldeak, ekitaldietan parte hartzera gonbidatzeko.
Hitzen Lihoak irakurketa jarraituaren laugarren ekitaldia egingo du. Mark Twainen 'Hiru kontakizun' irakurriko ditu.
Herriko kirol taldeen norgehiagoken hitzordu eta jokalekuak, hemen.
Txapelketa honek "kirolaren bidez jatorri migratzailea duten gazteen inklusioa, parte hartzea eta harreman positiboak sustatzea" du helburu. Jatorkin Al-Nahda elkarteak antolatu du.
12:00etan izango da txupinazoa. Kinta bakoitzari gune bana esleitu diote hamaiketakoa jan eta gero bazkaltzeko.
Oarso Bidasoko derbia jokatuko du Allerruren gizonen taldeak bihar, Hondarribian. Gainontzeko taldeak, asko kanpoan eta bestek etxean.
Oiartzungo taldeko esku pilotariek hogei partida jokatuko dituzte, horietako hamabi Madalensoron. Partida guztiak, lehen faseetakoak.
Galdera horri eta beste batzuei erantzuna emateko jardunaldia antolatu du Armairutik AT! Oarsoaldeak Lezoko Altamirako auzo elkartean, bihar.
Xabier Lete literatur lehiaketaren 35. ekitaldia izango da aurtengoa. 8 eta 18 urte arteko ikasleek parte har dezakete.
Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen ekimenez abiarazi du udalak proiektua. Besteak beste, bi piknik mahai eta zabu bat ezarriko dituzte abenduan.