Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Tasak izoztearen aldeko proposamena eramango dute udalbatzarrera, lehenengoz

Errenteria-Orereta
Udala

EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Podemos taldeek tasak izoztea adostu dute. Herritar zaurgarrienen beharrei aurre egingo dieten zerbitzu publiko indartsuak eta herritar guztiak babesteko politikak garatzea "inoiz baino beharrezkoagoa" dela dio alkateak.

2022/10/21
Imanol Saiz Imanol Saiz

Datorren astearteko (hilak 25) udalbatzarrean zer eztabaidatuko duten aurkeztu zuen atzo Aizpea Otaegi alkateak, Elkarrekin Podemoseko Maite Gartzia eta EAJko Garazi Lopez de Etxezarreta batera. Izan ere, adostasunez erabaki dute hiru taldeek, lehenengoz, tasak izozteko proposamena aurkeztea. Asteartean hasierako onarpena egingo dute, eta alegazioak aurkezteko epea bukatuta, indarrean sartuko dituzte erabaki horiek, urte bukaeran izango dela aurreratu zuen atzo alkateak.

Alkateak adierazi zuenez, errentaren birbanaketa baterako eta zerbitzu publiko indartsuak izateko Fiskalitate progresibo bat “oinarrizko tresna” da. Aurtengo egoera, gainera, “berezia” dela esan zuen. “KPIa oso altu dago, energiaren gorakada izugarria ziaten ari da eta etxebizitza maileguetako tipoek ere nabarmen egin dute gora herritar askoren egoera okertuz”.

Testuinguru horretan “herritar zaurgarrienen beharrei aurre egingo dieten zerbitzu publiko indartsuak eta herritar guztiak babesteko politikak garatzea “inoiz baino beharrezkoagoa” dela erantsi zuen Otaegik. Horregatik egoera honi aurre egiteko Foru Funtsetik jasoko duen dirua baliatuko du udalak. Izan ere, joan den astean udalak jakin zuen iaz baino bi milioi euro gehiago jasoko dituela. Dena den, alkateak esan zuen planteamendu hau ez dela bideragarria denboran errepikatu eta mantentzen bada, “ezin baitira zerbitzu publiko indartsuak eta inbertsio politika ausartak egin diru sarrerarik gabe”. Baina, aurten, “ezohiko moduan” tasak ez igotzea erabaki dutela erantsi zuen.

Honi lotuta, aurtengo udaberrian egindako progresibitate fiskalaren proposamenak bide berri bat urratzen hastea ekarri zuela gogorarazi zuen. Hala, norberaren gaitasun ekonomikoen araberako prezioak ordainduko dira zerbitzu hauetan: Herri Arte Eskola, Xenpelar Tailerrak, Familia Gunea, Ludotekak, Uztargiko jangela eta Euskaltegia.

Honakoak dira aurtengo planteamendu nagusia: zerga, tasa eta prezio publikoak izoztea; progresibitatean oinarritutako fiskalitatean sakontzea (zerbitzu publikoetan aplikatutako fiskalitate justuagoa bestelako zerga eta tasetan aplikatzeko pausua emango dute); eta trantsizio ekologikoa sustatzea aldera, A eta B ziurtagiri energetikoa duten ondasunen eta obren gaineko zergek %95etik %4oera doan hobaria izango dute.

Ondorengo gaiak eztabaidatuko dituzte astearteko bilkuran, hamar puntukoa izango da:

  • 2022ko irailaren 27ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.
  • Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 2095 zk.tik 2335 zk.ra, (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

  • Berri ematea: 2022ko 3ngo hiruhila, udalaren eta menpeko entitateen aurrekontuaren exekuzioa eta OBBE.

  • Proposamena: itxitako ekitaldietako diru-sarreren baja.

  • Proposamena: 2022SKAL0008 kreditu aldaketen espedientea onartzea.

  • Proposamena: 2023 urterako Ordenantza Fiskalen hasierako onespena.

  • Proposamena: Altzateko Hiri antolamendurako Plan Bereziaren 1. Aldaketa Puntual Partziala (16. Area) (2022ko urriako bertsioa). Behin-betiko onarpena.

  • Udal talde sozialistak Beraungo anbulatorioko ordutegiak murrizteari buruz aurkeztutako mozioa.

  • EH Bildu Orereta/Errenteriak eta Elkarrekin Errenteriak aurkeztutako mozioa: Onkologikoaren egoera.

  • Galdera-eskariak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.