Prosa eta poesia lehiaketako lanak jasotzeko azken eguna, azaroaren 4a

Xabier Lete literatur lehiaketaren 35. ekitaldia izango da aurtengoa. 8 eta 18 urte arteko ikasleek parte har dezakete.

xabier lete prosa eta poesia

Xabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketaren 35. ekitaldian parte hartzeko epea azaroaren 4an bukatuko da, 12:00etan.

8 eta 18 urte arteko oiartzuar guztiek parte har dezakete lehiaketan, baita herriko ikastetxeetan parte hartzen dutenek ere. Argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan behar dute lan horiek. Hizkuntz Normalizaziorako sailean aurkeztu behar dituzte (Fermiñene etxeako beheko solairuan).

Atalak eta sariak

LH3 eta LH4 mailetan prosa kategoria bakarrik egongo da, eta hortik gorakoan, prosa eta poesia. LH eta DBH2 Maila arte banatuko diren sariak 50 eta 80 euro arteko bonoak izango dira, liburu eta ikasmaterialetan erabiltzeko. DBH3 mailatik gorakoentzat 100 eta 120 euro arteko sariak egongo dira, eskudirutan.

Sari banaketa abenduaren 3an izango da, Euskararen Egunean. 12:00etan hasiko da ekitaldi hori, udaletxeko pleno aretoan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.