[Bideoa] Antxoko kinto bakoitzak non bazkalduko duen jakin nahi?
12:00etan izango da txupinazoa. Kinta bakoitzari gune bana esleitu diote hamaiketakoa jan eta gero bazkaltzeko.
Geroz eta gertuago dago Antxoko kintoen jaia. Bihar, larunbata, 12:00etan izango da txupinazoa, eta horrekin emango diote hasiera 1.000tik gora lagun elkartuko dituen festa erraldoiari.
Suziria botata, kinta bakoitza dagokion hamaiketako-gunera hurbilduko da —txukun zehaztu dituzte horiek—, eta 14:30a aldera hasiko dira bazkariak. Gune nagusiak hiru izango dira: Biteri plaza, Ibaiondo pilotalekua eta Axular plaza.
Frontoi zaharrean bi karpa eta agertoki dotore bat jarri dituzte. Bi estalpeetako bakoitzean 140tik gora lagun elkartuko dira bazkaltzera, zazpi kinta guztira; Axularren, Zaharren tabernan, ia 100 lagun, bi kinta; Ibaiondoko lau kinten artean 180 antxotar inguru izango dira; Armonia elkartean beste bi kinta —60 bat—, eta gainontzekoak sakabanatuta egongo dira barrutiko elkarte eta taberna ia denak okupatuz.
Belaunaldi bakoitza non elkartuko den jakiteko, kontsultatu honako taula hau.