Hamahiru puntu aztertuko dituzte urriko plenoan
Aztertuko dituzten gaien artean, besteak beste, langile publikoen ordainsaria igotzea aztertuko dute, baita lehen sektorea sustatzea ere.
Oiartzungo Udalbatza etzi —asteazkena, hilak 26— bilduko da, urriko ohiko plenoa egiteko. Pleno aretoan elkartuko dira, 18:00etan, hamahiru puntu lantzeko. Honakoak izango dira:
- 1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- 2. 2022rako Oiartzungo Udaleko zerbitzuko enplegatu publikoen ordainsari-gehikuntza onartzea (%1,5ekoa).
- 3. Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalen arteko lankidetza hitzarmenaren onarpena, “Enplegurako Plan Integrala: Berpiztu”-ri buruzko deialdiaren ingurukoa.
- 4. Oiartzungo lehenengo sektoreko proiektuak sustatzeko 2022. urteko diru laguntzen oinarriak onartu eta deialdia egitea.
- 5. Oiartzungo Udal Ikastolako Partzuergoari ekarpen gehigarria onartzea.
- 6. Arragua auzoko Lartzabalzarra herri-bidea itxi izanagatik jabari publikoko ondasuna berreskuratzeko espedientea hastea.
- 7. Katastroko 5. poligonoko 6. lursailaren itxiturarekin usurpaturiko erabilera publikoko ondasuna berreskuratzeko espedientean aurkeztutako alegazioei erantzutea eta udal ondasuna berreskuratzeko erabakia.
- 8. “Mendiburu kalea 14ko zerbitzu anitzeko udal ekipamenduaren proiektuaren 1. fasea: eraispen proiektua eta 3. fasea: oinarrizko eta gauzatze proiektuaren lanak” kontratuaren aldaketa onartzea (burutzeko epea luzatzea).
- 9. Mendiburu kalea 14ko zerbitzu anitzeko udal ekipamenduko 1. fasea: eraispen proiektua eta 3. fasea: oinarrizko eta gauzatze proiektuaren obra-kontratuaren prezioaren salbuespeneko berrikustea onartzea.
- 10. Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta udako igerilekuen instalazioen kudeaketarako kontratuaren 1. luzapena onartzea.
- 11. Auto-taxi garraiorako hiri zerbitzuen 2023rako tarifak onartzeko proposamena.
- 12. Beste organoen jardueraren jarraipena.
- 13. Eskari-galderak.