Senior mailako futbol talde guztiek berdindu egin dute
Jokatu diren lau partidetatik hirutan bana bukatu dute. Areto futboleko taldeak, garaile gol festa izan diren partidetan.
Oiartzungo mutilen talde nagusiak Bergarari irabazi dio, etxean. Oiartzun Kirol Elkarteko senior mailako futbol taldeek gertatzen zaila den zerbait egin dute: guztiek berdindu dute. Eta lau partidatik hiru emaitza berarekin geratu dira.
Gazte mailako futbol taldeen artean, berriz, batek irabazi eta besteak berdindu egin du.
Areto futbolari dagokionez, bi gol festa izan dira asteburuan. Oiartzun KEren lehen taldeak zortzi gol sartu zizkion Tolosalari. Miren Tabernak urrats sendoarekin jarraitzen du, Makax Gorka Margoak jipoitu ondoren.
Emakumeen Lehen Nazional Maila
- Oiartzunek jokatzen duen ligak atseden hartu du asteburu honetan.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Oiartzun — Bergara: 1-1.
Emakumeen Euskal Liga
- Oiartzun B — Elorrio: 1-1.
Gizonen Gorengo Maila
- Astigarragako Mundarro — Oiartzun B: 1-1.
Emakumeen Gorengo Maila
- Oiartzun C — Santo Tomas Lizeoa: 1-1.
Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila
- Oiartzun — Lengokoak: 0-0.
Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila
- Oiartzun B — Dunboa Eguzki: 3-1.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzun KE — Teep Tolosala: 8-6.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Makax Gorka Margoak — Miren Taberna OKE: 3-7.
Oiartzun Kirol Elkartearen egunerokoa jarraitzeko, jarraitu beraien Facebook, Twitter edota Instagram kontuak.
