Txerri Eguna antolatzeko bilera egingo dute bihar
Euskalgintzaz harago dauden oiartzuarren laguntza eskatu dute, laguntza behar dutelako eta ideia berriak behar dituztelako.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak 2022ko Txerri Eguna prestatzen hasi nahi du. Horretarako, bilera antolatu du bihar arratsalderako.
Ttur-tturren egoitzan elkartuko dira (Fermiñene etxeko bigarren solairuan), 18:30ean. Ttur-tturrek laguntza eskatu die oiartzuarri, eguna antolatzeko eta bertan parte hartzeko, baina baita ere euskalgintzatik harago dauden herritarrak hurbil daitezen.
Ideia berrien beharra ere nabarmendu dute.