Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Nazioarteko Trikitixa Jaialdia, Niessenen

Errenteria-Orereta
Kultura

Niessen Kultuguneak jasoko du azaroaren 5ean Euskal Herriko eta nazioarteko trikitilari berritzaileak jasoko dituen jaialdia.

Damien Mullane irlandarrak ere parte hartuko du jaialdian.
2022/10/25
Urko Etxebeste Urko Etxebeste

Bi egunetako Nazioarteko Trikitixa Jaialdia antolatu du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak hainbat erakunderekin elkarlanean. Azaroaren 5ean Errenteria-Oreretako Niessenek jasoko du horren barruan antolatu duten ikuskizuna, eta hurrengo egunean, 6an, Galdakaora joango da soinu txikiaren festa. Errenteria-Oreretako saiorako (18:30ean hasiko da), abian da sarreren salmenta, Internet bidez.

Ezohiko formatuan eta nazioarteko ikuspegiarekin ekarriko dute trikitia Errenteria-Oreretara Euskal Herriko Trikitixa Elkartekoek. Gainera, bi efemeride kontuan hartu dituzte jaialdia antolatzeko elkartekideek: 50 urte dira trikitilariak aurrenezkoz jaialdi baterako propio elkartu zirenetik, eta aldi berean, lehen Nazioarteko Trikitixa Jaialdia duela bi hamarkada egin zuten. “Hala, ospakizun giro honetan, trikitia berriz ere nazioarteko erakusleihoan jarriko du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak”, adierazi dute antolatzaileek.

Ibilbide zabaleko musikariak bilduko dituzte Errenteria-Oreretako eta Galdakaoko saioetarako. Ainhoa Urretabizkaia kazetariak  gidatuko ditu bi saioak. Euskal Herriko trikitilari berritzaileek parte hartuko dute (laguntzarekin) ikuskizunetan: Eneko Dorronsorok Fredi Pelaezekin osatuko du bere egitekoa; Huntzako Josune Arakistain Süne proiektuarekin ariko da, Aitor Huizi biolin jotzailea alboan duela; eta Eneritz Furyak irundarrak jendaurrean soinu txikia hartu eta bere ekarpena egingo dio jaialdiari. Horiez gain, Damien Mullane irlandarrak eta Liv Hallum-Ivan Caro bikote kataluniarrak osatuko du soinu txikiaren festa.

Partaideei buruzko informazio gehiago izateko, egin klik esteka honetan (PDF artxiboa jaitsiko da).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.