Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaHirigintza

Andonaegiko etxeak birgaitzeko diru laguntzak, aurrera

Guztira 30 bizilagun erkidegok eskatu ahal izango dute euren bizitokiak eraberritzeko finantziazioa. Bi hilabeteko epea dute trintxerpetarrek.

Andonaegi kaleko argazkia. Hori da jarduketa eremuak barne hartutako bost kaleetako bat.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/10/26

Atzo arratsaldean hileroko plenoa egin zuen Pasaiako udalbatzak, eta orduko horretan, besteak beste, zinegotzi guztiek aho batez onartu zituzten Trintxerpeko Andonaegi auzoko eraikinak birgaitzeko diru laguntzen oinarriak. Guztira 30 atarik eskatu ahal izango dute finantziazioa.

Planaren guztizko zuzkidura ia 7,3 milioi eurokoa da, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politika, Etxebizitza eta Garraio Sailak sustaturikoa. Diru hori euren eraikinetan birgaitze obrak egin nahi dituzten jabe-erkidegoek baliatu ahalko dute.

Kasu honetan, jarduketa eremuak Trintxerpeko 30 atari hartu ditu barne, honako kale hauetakoak: Bidasoa, Igeldo, Oiartzun, Andonaegi eta Urgull. Kontuan hartu beharko da, dena dela, laguntzen hartzaileak jabe erkidegoak izango direla, eta ez, ordea, norbanakoak.

Obra motak eta epeak
Diru partida horretan aurreikusiriko lanak honakoak izango dira: etxebizitzen irisgarritasuna bermatzeko obrak, eraginkortasun energetikoa hobetzeko obrak, saneamenduko instalazioak arauetara egokitzeko obrak, EITan adierazitako bizigarritasuna egokitzeko edo egitura eta eraikuntza egokitzeko obrak.

Interesa duten bizilagunek bi hilabeteko epea dute laguntza programan sartzeko akordioa aurkezteko. Une horretatik aurrera, hiru aurrekontu eskatu beharko dituzte hilabeteko epean proiektua egiteko; beste hilabete bat izango dute esleipena proposatzeko, eta beste hilabete bat hori berresteko. Behin urrats horiek egin ondoren, zortzi hilabeteko epea zabalduko da, erkidegoek laguntza-eskaera eta obra-lizentzia eskaera aurkez ditzaten. Hamahiru hilabete, guztira.

Laguntzak obrak egin ahala ordainduko dira, eta lanek 2025eko apirilerako bukatuta egon behar dute.

Informazio bulegoa
Izapideak erraztearren, udalak informazio bulego bat egokitu du Andonaegi jauregiko guarda-etxea izandakoan. Bulegoan teknikariak izango dira jabe erkidegoei eraikin bakoitzaren birgaitze proiektuekin zerikusia duen guztiari buruzko aholkuak emateko.

Informazioa nahi dutenek 943 00 05 telefono zenbakira WhatsAppa bidali edo dei dezakete.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.