Udalak galdeketa bat kaleratu berri du, herriko hainbat gunetan jarri dute eskuragarri. Honako gaien artean bozkatu beharko da: denboraren makina, Barrio Sesamo, bidaiak, sagak, janaria eta pop artea.
Memorialaren barruko kontzertu bat jasoko du herriak azaroaren 4an. Azken hilabeteetan organoa doitzeko eta afinatzeko lanak egin dituzte, kontzerturako prest dute.
Guztira 30 bizilagun erkidegok eskatu ahal izango dute euren bizitokiak eraberritzeko finantziazioa. Bi hilabeteko epea dute trintxerpetarrek.
Hiru txango antolatu dituzte egun handirako, adinaren arabera banatuko dituzte mendizaleak. Irteeren ondoren bazkaria egingo dute Arritxulon.
'Herrian xaltoka' egitasmoa laguntzeko 24 ordu garrantzitsu datoz aurretik: herritarrek emandakoa, hirukoiztu egingo da.
Azaroaren 5ean bilduko dira hala nahi dutenak, 09:30ean eta Tiñelun, Iparragirreko eremura joateko. Barrakoiak ere garbituko dituzte.
Domusantu Eguna dela eta, bisitari asko espero direnez, trafiko aldaketak egingo dituzte, ostiral arratsaldetik hasita.
Larunbat honetan, hilaren 29an, ez da Eskola Kiroleko jardunaldirik izango, datorren aste hasierako zubiarengatik.
Udal eraikinak itxita izango dira, beraz, ez da udal jarduerarik izango astelehenean eta asteartean, zubiagatik.
Hamar kilometroko zirkuitu urbanoa egingo dute azaroaren 5ean. Urdaburu elkartearen egoitzatik abiatuko dira.
Altzateko Hiri antolamendurako Plan Bereziaz, Beraungo anbulatorioko murrizketez edota Onkologikoaren egoeraz aritu ziren atzoko saioan, luze. Gai hauek liskarra eragin zuten taldeen artean.