[Bideoa] 'Herrian xaltoka' laguntzeko 24 ordu garrantzitsu
'Herrian xaltoka' egitasmoa laguntzeko 24 ordu garrantzitsu datoz aurretik: herritarrek emandakoa, hirukoiztu egingo da.
Xalto pailazoaren Herrian xaltoka egitasmoa aurrera joan dadin 24 ordu garrantzitsu datoz aurretik: gaurko (asteazkena) 10:00etatik, biharko (osteguna) 10:00etaraino, laguntza ematen dutenek jarritako kopurua hirukoiztu egingo da. Hau da, egitasmoa laguntzeko diru bilketa kolektiboa hasi zenetik, herritarrek emandakoaren adina jarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak; gaurko 10:00etatik eta 24 orduz, aldundiak laguntzaileek emandakoaren adina bi gehituko du.
Lezoko egitasmoa 2022ko Piztu Meta!-ren barruan onartu egin zuten, Gipuzkoako beste hamalau proiekturekin batera. Xalto pailazoaren ideia da herriko ondarea, kultura, txokoak, pertsonak edo ohiturak ezagutaraztea 36 bideoren bitartez. Horretarako, Goteo plataformaren bitartez laguntza kanpaina abian da, oraindik ere egitasmo den hori egi bilaka dadin. 36 bideo horiek ikasturte oso batez, astean bat, zabalduko lirateke.
Hori egiteko, baina, ezarritako gutxieneko finantzazio iturria behar da: 9.900 euro dira. Hori lortuko ez balitz, hutsean geldituko litzateke Herrian xaltoka, ezingo litzateke egin. Kopuru hori gainditzen bada, berriz, 36 bideoak eta beste zenbait eduki garatzeko aukera legoke.
Xaltok, honen guztiaren berri emateko bideoa egin du. Bere erara eman ditu azalpenak.