Hilaren 31n eta azaroaren 1ean, etena udal jardueran
Udal eraikinak itxita izango dira, beraz, ez da udal jarduerarik izango astelehenean eta asteartean, zubiagatik.
Lezoko Udalak jakinarazi du hilaren 31n eta azaroaren 1ean etena izango dela udalaren jarduera, Domu Santu Eguneko zubia dela eta. Eraikin eta zerbitzu guztiak azaroaren 2an berriz ere zabalik eta martxan izango direla jakinarazi du.