Memoriaren Basoa eraikitzen jarraituko dute
Azaroaren 5ean bilduko dira hala nahi dutenak, 09:30ean eta Tiñelun, Iparragirreko eremura joateko. Barrakoiak ere garbituko dituzte.
Etxetxo, Lezoko Memoria Historikoaren Taldeak antolatuta, berriz ere Memoriaren Basoa eraikitzeko auzolana egingo dute azaroaren 5ean (larunbata da). 09:30ean aterako dira Tiñelutik Iparragirreko barrakoien ingurura joateko, han baitago lezoarren eta Lezoko memoria bildu nahi duen zuhaitz-gunea.
Basoa egikaritzen jarraitzeaz gain, Iparragirreko barrakoien ingurua ere garbituko dutela adierazi dute Etxetxokoek. Horiek frankismoak bortxaz lan egitera behartu zituzten langile edo trabajadoreek erabili zituzten.