Errigorako produktuak dastatzeko aukera, Alabergako auzo elkartean
Askotariko produktuak dastatzeko aukera izango da gaur, arratsaldez.
Errigorako produktuak dastatzeko aukera izango da gaur Errenteria-Oreretan, Alabergako Arditurri Auzo Elkartean hain zuzen. Askotariko produktuak dastatuko dituzte bertaratutakoek, eta proiektua gertutik ezagutzeko aukera izango da. Errigorarekin batera, Lau Haizetara, Orereta Ikastola, AEK eta auzo elkartea bera aritu dira antolaketa lanetan.
19:30ean bilduko dira, eta herritar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.