Ezingo da surik piztu ostiraleko gauerdira arte
SOS Deiak-ek ezarritako alerta laranjagatik hartu dute erabakia. Udaltzaingoak jarraipen berezia egingo du egunotan.
Sute arriskuengatik SOS Deiak-ek alerta laranja ezarri berri du, horregatik herriko Udaltzaingoak jakinarazi du zainketa berezia egingo duela egunotan. Gutxienez, biharko (ostirala, hilak 28) gauerdira arte (24:00ak arte) luzatuko dute alerta, tarte horretan honako debekuak ezarriko dituzte: Listorreta aldeko barbakoak, parrilak, zigilatzea eta bestelakoak ezingo dira erabili; Listorreta inguruan eta antzeko jarduerak egin daitezkeen ohiko lekuetan zaintzak egingo dituzte; eta azkenik, edozein sute txikiri, uztondoak erretzeari eta horrelakoei adi egongo dira, debekatuta dagoela jakinarazten ariko dira.