"Galdutako arimen bila" aterako dira astelehenean sanpedrotarrak

San Pedroko Gau Beltza ospatuko dute bizilagunek datorren astelehenarekin. 17:30ean hasiko dira eguneko lehen jarduerak.

Aurten bai, berriro ere hartuko dute gozatua sanpedrotarrek Gau Beltzarekin, eta hilaren 31 emozioz josteko egitaraua prestatu du horretarako herritar talde batek.

17:30ean elkartuko dira bizilagunak lehen aldiz, eta 21:00ak arte edukiko dute zeregina. “Beldurrak piztu, iluntasuna bizi, geureari eutsi” lelopean, honakoak prestatu dituzte:

  • 17:30. Sorgintxo dantzaren entsegua. Oharra: baserritar gona edo azpi-gona eraman beharko da.
    • Jarraian, kalabaza hustea.
  • 18:00. Mural beldurgarria, kriskitin makilak eta azazkalen apaintzea.
  • 19:00. Ibilbidea, Galdutako arimen bila.
  • 19:30. Sorgintxoen dantza eta gaztaina jatea.
  • 21:00. Ibilbide beldurgarria 12 urtetik gorakoentzat.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.