Hilerriko errepidea, zabalik
Domu Santu Egunaren harira, obretan den errepidea moldatu eta irekiko duela jakinarazi du Lezoko Udalak.
Lezoko Udalak jakinarazi du hilerrira doan errepidea zabalik izango dela gaurtik (ostirala) azaroaren 2ra arte (asteazkena). Olatzar inguruan lanak egiten ari dira, eta horregatik zegoen errepide hori itxita.
Asteartean da Domu Santu Eguna. Ohikoa denez, egunean eta aurreko egunetan haranzko herritarren emaria handia izango da. Hala, errepidea itxita egoteak kezka eragin du, eta besteak beste EH Bilduk egun hauetarako zabal zedila eskatu du.
Udalak adierazi du, obretan den errepidea “moldatu eta irekiko” duela, “egun berezi horretan herritar asko hilerrira joaten baita”.