Kirol Sariaren bitartez, Oiartzun Kirol Elkartean egindako lana aitortu diote Koldo Fernandezi. Otsailean hil zen, eta semeek jaso dute saria.
Zaintza lanetan aritzen diren emakume migratzaileek jasaten duten diskriminazioa eta egoera sei argazkitan islatu du SOS Arrazakeriak. Astebetez ikusgai izango da.
Datorren urtean zehar egitea da udalaren asmoa. Jarduera ugari aurreikusi dituzte proiektuan: aparkaleku bat, berdeguneak eta auzotarrentzako guneak, besteak beste.
Egitasmoak aurrera egiteko beharrezkoa zuen gutxieneko diru kopurua lortu du. Eskerrak eman dizkie laguntzaile guztiei Xaltok.
Udalbiltzaren kultura sustatzeko egitasmoaren barruan 26 lan babestu dituzte. Horietako 11 Oiartzunen gozatzeko aukera egon da.
Udal baliabideen "azterketa zorrotza" egitea proposatu dute, "modu eraikitzaile eta arduratsuan" kudeatu behar direla uste baitute. "Premiazkoa da baliabideak egokitzea, benetako beharrei zuzentzeko".
‘Txanogorritxo’ ipuina «aitzaki» hartuta gizarteko problematikak lantzen ari dira Zuloaga Etxea liburutegian. Horrelako egitasmoekin herritarrak kultur azpiegitura beste modu batean erabiltzera animatu nahi dituzte.
Bidea hasi du jada Amezti taldeak. Ingurumen kezka duen herritar talde batek ezaugarritu du taldearen egitekoa. Inoren zain egon gabe, jada hasi dira herriarenak diren lurretan eragiten.
Kezkatuta daude trintxerpetarrak dagoeneko eraikitzen ari diren errepideak barrutian sortuko dituen albo-kalteengatik; eragindakoen artean dago Ziriza. Sinadura bilketa abiarazi dute obrak geldi ditzaten eskatzeko.
Hogeita bigarren Mintzalaguna egitasmorako motorrak berotzen hasi dira Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunekoak. Partaideez gain, aurten dinamizatzaileak ere behar dituztela jakinarazi du elkarteak.
Bigarrenez atera dira lizitaziora Meipiko igogailuko lanen lehen faseko lanak. Lehen aldian hutsik geratu zen esleipen prozesua.
Domu Santu Egunaren harira, obretan den errepidea moldatu eta irekiko duela jakinarazi du Lezoko Udalak.
Oiarpeko pilotariek hemeretzi partida jokatuko dituzte asteburuan. Oihan Etxeberriak Egiako txapelketako finala jokatuko du.
Asteburuan, bi futbol taldek bakarrik jokatuko dute Karla Lekuonan. Horrez gain, Miren Taberna OKE gaur arituko da, Lauburu Tabernaren kontra.
Allerruren eta Munttarperen talde nagusienek Lezoko futbol zelaian eta kiroldegian izango dituzte partidak. Saskibaloikoek jai dute.
Futboleko eta areto futboleko taldeek partida interesgarriak dituzte asteburuan. Eskubaloikoek atseden hartuko dute.
Lanak egiten ari dira errepidearen inguruan, eta itxita dago. Domu Santu Egunari begira zabal dadila eskatu du koalizioak.
Olaberriako pilotalekuan jokatuko du finala bikote errenteriarrak. Finala parekatua izatea espero dute klubekoek.
Asteburu honetan futbol, areto futbol eta eskubaloiko taldeek hainbat partida jokatuko dituzte. Saskibaloikoek ordea, deskantsua dute.