[Partiden zerrendarekin] Plazetan eta Bekoerrotan, emozioa asteburuan

Allerruren eta Munttarperen talde nagusienek Lezoko futbol zelaian eta kiroldegian izango dituzte partidak. Saskibaloikoek jai dute.

Munttarpeko neska seniorrek Ereintzaren kontrako derbia dute bihar.

Saskibaloiko talde nagusiek ez dute partidarik asteburuan, beraz, futboleko, eskubaloiko eta areto futboleko taldeetako batek izango dute jardunaldia asteburuan.

Deigarria da Allerruren eta Munttarperen talde handienek, Gaintxu areto futbol taldearekin batera, etxean, Lezon izango dituztela partidak. Horien artean lehia bat da nabarmentzekoa: Munttarpeko senior neskek Ereintzaren kontrako derbia izango dute bihar.

Jarraian, herriko talde nagusien asteburuko partiden zerrenda.

FUTBOLA

Emakumeen Gorengo Maila

  • Allerru Intxaurdi-Irauli, bihar (larunbata) 12:30ean Plazetan.

Gizonen Gorengo Maila

  • Allerru-Deusto, bihar (larunbata) 16:00etan Plazetan.

Gizonen Lehen Erregionala

  • Allerru-Dunboa Eguzki, bihar (larunbata) 18:00etan Plazetan.

Gizonen Gazteen Gorengo Maila

  • Santo Tomas Lizeoa-Allerru, etzi (igandea) 18:05ean Donostiako Berioko zelaian.

Allerruren gainontzeko taldeen partiden ordutegiak ikusteko, sartu hemen.

SASKIBALOIA

Senior Emakumeak

  • Atseden du Kurkubi Lezoskt-ek.

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Atseden du Kurkubi Lezoskt-ek.

Junior Emakumeak

  • Atseden du Kurkubik.

Kurkubiren gainontzeko taldeen partiden ordutegiak ikusteko, sartu hemen.

ESKUBALOIA

Emakumeen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Munttarpe-Ereintza, bihar (larunbata) 16:00etan Bekoerrotan.

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Munttarpe-Ordizia, bihar (larunbata) 18:00etan Bekoerrotan.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Atseden du Munttarpek.

Emakumeen Gazte Maila

  • Atseden du Munttarpek.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Gaintxu-Eguzki, gaur (ostirala) 22:15ean Bekoerrotan.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Antxo AF-Jaixki, atzeratu egin dute partida.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.